XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ba... ba...!

Utzi zak pakean mutil txatxu ori.

Olentzero-arratsaldearen ederra!

Aize epela dabil fir-fir, ostoakin jostalari.

Etxean egoteko baño kanpoan ibiltzeko giro obea.

Lizardi'koak, bañan, etxe barrenean dabiltz danak.

Aritz, agure zarra, esku-makil eder bateri, aiztoz azkeneko ziristak ematen...

Xemein, atzo ildako, zerri aundia zatitzen...

Muskilda... odolkiak jostorratzaz zulatzen...

Usoa... urraidako tupin zarrak garbitzen...

Eta Izartxo...? Izartxo sutondoan, berebiziko jan goxoak maneatzen.

Xinko ta Xanko aurrak, bitartean, bata bestearengana orron, an ikusitako gauz berexiaz arro-arroturik.

Kanpoko argia itzaltzen asi danean, bañan, itzaltzen ere asi zaye beren zalaparta alaya.

Olentzero, neguko jainko txikia urbiltzen ari baitzan.

Olentzero aren itsusia: tripaundi, lepo-motz, mutur beltz, sudur gorri.

Ta Olentzero aren bildugarria: Urte guzia mendian ikazketan emanda, gaurko bere egun ontan, errietara etortzen bait-zan.

Eta gero, gabaren beltzenean, sukaldeko ke-zulotik bera jetxi, eta subil txingartsuan exeri ondoren, bertako apari ondar guziak iretsitzen zitun.

Eta... ai! bertan naiko jana aurkitzen ez ba-zun... aren ojuak ordun!

Etzan au okerrena, bañan.

Olentzero ume biurri guzien etsairik gaiztoena zan, gañera.

Eta aaa! etxeko aurrak urte artan biurrikeritan ibilli ba-ziran... aurren gaxoa ordun!

Olentzero tripaundi, itsusi ta gaiztoa beurek zagozten lo-gelara joan da, danai lepoa biurritzen bait zien.

Eta gure Xinko ta Xanko gaxoak maiz entzun bai-ziotzen bere ama Muskilda'ri esaten: ume oken atarramentua!

Zeñek okin burutu?

Ok asmatzen ez dituzten biurrikeriak...!